Gotzon Alonsok irabazi du Euskal Herriko II. Poker Txapelketa
Joan den igandean, abenduaren 7an, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak Euskal Herriko II. Poker Txapelketa antolatu zuen San Inazioko (BIlbo) Almirante tabernan. 8 lagun elkartu ginen eta bi partida irabazi eta gero Gotzon Alonsok txapelketa irabazi zuen. Joseba Fernández bigarren postuan amaitu zuen, eta Egoitz Campok, berriz, hirugarrenean. Zorionak Gotzonentzat eta gainontzeko partaideentzat.
Comentarios
Publicar un comentario