Euskal Herriko Poker Txapelketa

 

14-12-2025

Euskal Herriko II. Poker Txapelketa

 Joan den igandean, abenduaren 7an, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak (Poker atala) antolatu zuen Euskal Herriko Txapelketaren bigarren edizioa. Elkarte txiki bat gara, talde txiki bat baina ilusio handiarekin, eta pokerra da gehien gustatzen zaigun mahai-jokoetako bat. Egia esan, ez dugu dirurik apustatzen. Gainera, Munduko Poker Federazioko kide garenetik, are motibatuago gaude.

Egun hartan, Bilboko San Ignazio auzoko "Almirante" tabernan elkartu ginen. 19:00etatik 21:30ak arte  Euskal Herriko Poker Txapelketa jokatu genuen. Aurretik beste mahai joko batzuetan hainbat partida jokatu genituen. Ordubeteko bi txanda jokatu genituen bi mahaitan. Lau jokalari eseri  ginen mahai bakoitzean. Ordu horren ondoren fitxa/diru gehien zituzten bi jokalariak finalera pasa ziren. Besteek beste partida jokatu zuten. Nolanahi ere, azkenean sailkapena, lehenik garaipen kopuruaren arabera ematea erabaki genuen, eta bigarrenik bi txandetako puntu/diruaren baturaren arabera.


Lehenengo txandan, Gotzon eta Egoitzek irabazi zuten beren mahaietan, eta Mikel eta Joseba Zubiaurre, bigarren sailkatuak, Gotzon eta Egoitzen aurka jokatu zuten bigarren txandan. Bigarren txandan, Joseba Fernandez izan zen onena bere mahaian, eta Arrate bigarren geratu zen puntuazio ona lortu eta gero. Lehenengo txandan puntu gehien lortu zituztenen mahaian, Egoitz ia amaierara arte irabazten egon bazen ere, azken txandan Gotzonek arriskatu eta diru asko irabazi zuen azken jokoan, horrela bigarren partida erabakigarri hau irabaziz. Azkenean, Gotzon izan zen txapeldun, Joseba Fernandez bigarren, eta Egoitz hirugarren.

Dena ondo badoa, 2026an zehar txapelketa txikiagoak egingo ditugu datorren abenduan antolatzeko asmoa dugun III. Euskal Poker Txapelketari begira.

 

Hauek izan ziren emaitzak:

1.txanda

A mahaian

1-Egoitz Campo 565 puntu

2-Mikel Torde 445 puntu

3-Joseba Fernandez 440 puntu

4-Daniel Barrientos 80 puntu


B mahaian

1-Gotzon Alonso 955 puntu

2-Joseba Zubiaurre 265 puntu

3-Arrate Elorrieta 170 puntu

4-Jon Proaño  150 puntu


2.txanda

A mahaian

1-Gotzon Alonso 900 puntu

2-Egoitz Campo 515 puntu

3-Mikel Torde 120 puntu

4-Joseba Zubiaurre 0 puntu


B mahaian

1-Joseba Fernández 710 puntu

2-Arrate Elorrieta 656 puntu

3-Daniel Barrientos 170 puntu

4-Jon Proaño 0 puntu


Azken sailkapena

1-Gotzon Alonso 1855 puntu (Euskal Herria)

2-Joseba Fernández 1150 puntu (Euskal Herria)

3-Egoitz Campo 1080 puntu (Euskal Herria)

4-Arrate Elorrieta 815 puntu (Euskal Herria)

5-Mikel Torde 665 puntu (Euskal Herria)

6-Joseba Zubiaurre 265 puntu (Euskal Herria)

7-Daniel Barrientos 250 puntu (Euskal Herria)

8-Jon Proaño 150 puntu (Euskal Herria)

 

Argazki batzuk


















 

 

19-12-2024

Euskal Herriko I. Poker Txapelketa

Abenduaren 7an Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak Euskal Herriko I. Poker Txapelketa antolatu zuen. Santutxuko "Cafe Berri" tabernan elkartu inen beti bezala, eta txapelketa bigarren solairuan jokatu gernuen. 8 jokalari elkartu ginen eta bi erronda jokatu genituen. Partida bakoitzean 4 jokalarik parte hartu zuten. Erronda bakoitzak 45-50 minutu irauten zuen. Denbora hori pasatu eta gero apuntatu genuen bakoitzak lorturiko diru kantitatea. Bi erronden ostean diru kantitate handiena lortzen zuen jokalaria Euskal Herriko Poker Txapelketako txapelduna bihurtzen zen. Mikel izan zen onena arratsalde horretan, eta Alvaro eta Luis bigarren eta hirugarren postuan geratu ziren hurrenez hurren. Hona hemen emaitzak:


Leheneno erronda


A mahaian

1-Mikel Torde 660

2-Ivan Carballo 340

3-Galder Etxebarria 20

4-Egoitz Campo 0


B mahaian

1-Joseba Fernandez 534

2-Alvaro García 377

3-Luis Villamor 107

4-Joseba Zubiaurre 0


2. erronda


A mahaian


1-Galder Etxebarria 555

2-Luis Villamor 490

3-Joseba Zubiaurre 10

4-Egoitz Campo 5


B mahaian

1-Mikel Torde 615

2-Alvaro García 495

3-Ivan Carballo 0

4-Joseba Fernández 0


Azken sailkapena

1-Mikel Torde 1275 (Euskal Herria)

2-Alvaro García 872 (Euskal Herria)

3-Luis Villamor 597 (Euskal Herria)

4-Galder Etxebarria 575 (Euskal Herria)

5-Joseba Fernández 534 (Euskal Herria)

6-Ivan Carballo 340 (Euskal Herria)

7-Joseba Zubiaurre 10 (Euskal Herria)

8-Egoitz Campo 5 (Euskal Herria)


Argazki batzuk









Comentarios

Entradas populares de este blog